2012-09-07 - 2012-09-15

13 zenbakia zorte txarrarekin edo zorigaiztoarekin lotu ohi dugu. Baina gu ere sineskerizaleegiak ez gara. Aldrebes, herrialde aunitzetako artistak gonbidatzen ditugu gure sinesgaitzak beraiekin elkartrukatzeko. Eskaileren azpitik pasatzeko prest gaude, katu beltzekin bizitzeko ere, baita horiz janzteko, horrek ongi pasatzea erran nahi badu. Film esperimentalak, kontzertu inmersiboak, urarekin egindako musikak, soinu-otorduak, futbol zelaietako kantuak, manifestazioetako musikak, flamenko eta jota saltsak, soinuarekin egindako masaje sesioak edo entzumenari buruzko pelikulak zain ditugu.
Zure sineskeriek uzten badizute, gure aldetik gonbidatuta zaude.

Azken urteotan gertatu izan den bezala ERTZ jaialdia hiru zati nagusitan banatuko da aurten ere: BERAn ospatuko diren hiru egunak, DONOSTIAn ospatuko diren HIRUGARREN BELARRIA jardunaldiak eta azkenik HAZPARNEn ospatuko den azken jaialdi eguna. Informazio gehiagorako ikusi egitarau osoa.

 

Programa

2012-09-08
11:00 - 13:00 : Soinuzko masaje sesioak
17:00 - 20:00 : Soinuzko masaje sesioak
23:45 : Zine Proiekzioa:
SEEKING THE MONKEY KING (Ken Jacobs, 2011)
2012-09-09
14:00 : Soinu-otordua
Iñaki Pikabea (sukaldaria), Proyecto23 (musika). Beteta
16:00 - 19:00 : Soinuzko masaje sesioak
2012-09-10
16:00 - 19:00 : Soinuzko masaje sesioak
19:00 : Hitzaldia: Jose Ramón Mozota Ortiz
Belarri musikalaren eta zuzentzailaren artean
2012-09-11
19:00 : Hitzaldia: Jose Mari Esparza
Jota heretikoak
20:00 : Hitzaldia: Jose Luis Ortiz Nuevo
EGOERAK Tirititran tran tran tran tran… Transgresioak Flamenko erara
2012-09-12
19:00 : Hitzaldia: José Luis Espejo
Ziegak eta Transduktoreak
20:00 : Hitzaldia: Jaume Ayats
Taldearen errepresentazioa manifestazioen esloganetan eta kirol estadioetako kantuetan
2012-09-13
20:00 : Soinu dokumentari entzunaldia
Ni nüzu (Myriam Ayçaguer, 2011)
2012-09-14
20:00 : Zine emanaldia (aurre-estrenaldia)
OÍRSE (David Arratibel, 2012)
2012-09-15
21:30 : Kontzertuak Hazparnen
s.KRIEGER / r.KERNOA - Elodie Baffalio / Xomin Sourgen - Eneka Bordatto / Beñadin Lohiague

Flickr

Alex Mendizabal tailerraMarc BehrensAlex MendizabalAlex MendizabalMarc BehrensHuts EginAlex MendizabalAlejandro Garmendia / AnamorphoseAlex Mendizabal tailerraPascal BattusHuts EginHuts Egin