Adibera #3

2009 urtean hasi zen ADIBERA, Ertz jaialdiaren barru. Bera herriko zentzumenentzako mapa. Sentikarta. Mapa efimeroa. Irekia eta osatugabea (zurearen zai eta zure modukoa). Paisaian diren hala paratzen ahal diren soinuak. Ikustekoak. Usain, taktu eta dastamenak. Ideiak.

Paisaio. Kartanbera. Vera mente.

bERTZe musiketatik abiatuta Beratik mundura ireki nahi den sentsazio, sentipen, oihartzun, zirrara, eragin, irudipen, aieru, susmo… bildu eta azalduko dituen karta-mapa.

2009 urtean paisaiarekin zerikusirik zuten saio, instalazioak, geometriak eta zuhaitzen entzunaldiak izan ziren.

2010 ean ERTZ jaialdiaren edizioan ADIBERA telefono bidez kontsultatzeko aplikazio-mapa bihurtu zen, NOTOURS egitasmoarekin bat eginez.

Aurten, 2011, ADIBERA egitasmoak gonbidapen zabala egiten dizu, edozein soro, txoko, parada, eskaparate eta bestelako gune arruntetan sensazio efimeroen zure testigantza edota kontribuzioa laga dezazun. Adibera aurten Gipuzkoako Ernio mendi tintorretik abiatuko da, Bera herrian irailaren 9,10 eta 11 aireratu, eta ondoren Donostian eta Hazparnen (Lapurdi) jardungo da, irailaren 17 arte. Erraz-xinple-arintasunaren lagun. Zure zai.

 

......

 


 

* 2011 Abuztua 31 Ernio mendi tontorrean (Gipuzkoa). Goizez ta arratsaldez:

Haizeadi. Haizeak badaki arpa jotzen (arpa eolikoak, saioak, …)

* Irailak 9,10, 11 Hainbat paisaio. ERTZ Nafarroako Bera herrian ospatzen den bertze musiken Ertz Jaialdiaren barru, hainbat paisaio herriko soro, txoko, parada, eskaparate eta bestelako gune arruntetan.