Carmen Pardo
Carmen Pardo Salgado Gironako Unibertsitarean irakasle da. Parisko IRCAM-CNRS unitateko doktoretza ondorengo ikerlaria (1996-1998) izan da. John Cage, Escritos al oído (1999) liburuaren itzultzaile eta editore lanak bete zituen eta La escucha oblicua : una invitación a John Cage (2001), Robert Wilson (Miguel Morey-rekin elkarlanean, 2003), Las TIC: una reflexión filosófica (2009) eta En el mar de John Cage (2009) liburuak idatzi ditu.
Carmen Pardok Artelekun ospatuko diren HIRUGARREN BELARRIA izeneko entzumenari eskainitako jardunaldietan hartuko du parte honako hitzaldia emanez:
"Soinuzko masajeak burbuila globalean”
Batera abestea bizitza amankomunaren oinarria izan zen garai batean. Talde kantuak forma asko har zitzakeen, baina guztietan mantentzen zen, komunitatearen parte izatearen onarpena. Egun, apenas kantatzen den. Orain entzun egiten da.
Ondorioz, entzumena, bizitza amankomuna den burbuila global horretan presente bihurtzeko modu bezala aktibatzen da. Eta presentzia hori aintzakotzat hartzeak, soinuzko masajeek hartzen dituzten formak galdekatzea suposatzen du.Horrela, entzumena, boterearen ariketaren espazio pribilegiatu bezala agertuko zaigu.






