Doncamatic + Rüdiger

Bere hitzetan, elektronika, sikodelia eta erlijiotasunaren artean kokatzen duen egitasmo berezia da Doncamatic, eta luzapenez Rüdiger baterijolearekin (Monarch, Joseba Irazoki, Willis Drummond...) duen elkarlan proiektua. Batzuetan sintetizadore bidezko musika dantzagarria izan daiteke, bertzean heavy metal sintetizatu moduko bat, baita post-rock disco modukoa ere... eta hain zuzen horrek bereizten du Baiona aldeko musika egitasmo hau. Informazio zehatzagorik nahi? Erraza. Agertu kontzertuan, hori bai, kirol oinetakoekin.