Espazio-ontzia

Koordinazioa: 
Gianmarco Serra

Espazio-ontzia operetak unibertsoaren azken mugetaraino doan astrountzi baten alferrikako bidaia ilustratzen du. Musikariak dira bertako bidaiariak. Opereta hontan parte hartuko duten musika talde ugarien artean dago sortuberria den One Lesson Simphony Orchestra, baina baita Berako Korala eta Banda, txistulariak, bertsolariak, inprobisatzaileak…

Parte hartuko duten musika taldeak aunitz dira, agerpen espazialak bizitzeko egon daitezkeen sentsibilitate desberdinak bezainbertze. Bereizirik edo konbinazio artikulatuekin elkarturik, elektrifikatuak edo akustikoak, zaratatsuak edo musikalak, armonia sortu edo erritmoa, tradizioa, berritzea, kontserbatzea, destrukzioa edota jakinmina gaindituz, eskena gaineko agerpenak bata bertzearen ondotik izanen dira, bakoitza bi eta hamar minutuko gehienezko luzerarekin.

Dakigun bakarra da zientzia eta zientzia-fikzioaren artean dantza egiten duela Espazio-ontziak, eta ezezagunaren eta isiltasunaren aurrean dugun beldurraren mugak xamurki gurutzatzen saiatuko dela. Ez dakigu lortuko duen, baina saiatu behintzat, bai.