Fréderic Jouanlong
Karawane, 1916an Hugo Ball poetak idatzi eta dagoeneko klasiko bihurtu den poema dadá-k bizirik jarraitzen du. Eta oraingoan oso-osorik fonetikoa den poema honi bizia ematen dion pertsonak Frédéric Jouanlong du izena. Kourgane avant-rock taldeko kantaria, inprobisatzailea eta arimaren sakontasunen abeslari den honek musikari mordo batekin egin du lan eskena gainean: Daunik Lazro, Akosh S., Zu... eta Phil Minton bezalako artistekin ere aritu da elkarlanean. Azken honekin batera ahotsarekin jolasteko ageriko gogoa partekatzen du.






