Gorreriak
Zelatatzen gaituzten gorrerian inguruko soinu piezen deialdiaren bilduma (ikus parte hartzaileak)
Gorreria mota asko dago, baina bereziki ia entzunezinak izanik ere gure entzumena makaltzen duten horietan jarri nahi izan zuen arreta Bartzelonako Zeppelin soinu-arteari eskainitako jaialdiak 2008an. Zaratak entzutea eta haiekin lan egitea gustuko dugu, baina badakigu ere zarata hauek askotan gorreria mental moduko bat sortzen dutela. Gorputz osoarekin entzun nahi dugu, eta horregatik, artxibo honek informazioa deitzen dugun ideia horren azpian gordetzen diren isildu-ezinen, irudien eta soinuen gehiegikerien inguruan hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu; kontsigna politikoek gure jokaeretan nahiz buruetan grabatu nahi dizkiguten etengabeko marmar errepikagarri horien inguruan; boterearen kontzentrazio haundiek sortzen dituzten soinu arraroen inguruan; herritar baino, bezero edo kontsumitzaile sentiarazten gaituzten indarrei buruz... azken finean, gure soinu propiorik gabe uzten gaituen zarata guzti horri buruz pentsatu nahi dugu. Horregatik, benetan zer entzun dezakegun jakin nahi dugu, gorreria mental eta sozial honen mekanismoak zein diren, eta gehienbat garaiotako gorreriaren aitzinean bertzelako entzuteko moduak proposatu nahi dituzten gure sorkuntzei buruz galdetu nahi diogu geure buruari.
SONOSCOP egitasmoak antolatu eta ondorioz Orquesta del Caosek sortutako GORRERIAri buruzko artxibo kolektibo hau, Artelekuko erakusketa aretoan kontsultagarri egonen da, irailaren 12tik 16ra.
Egin klik hemen artxiboa osatzen duten lanen zerrenda osoa ezagutzeko.






