Marta García Quiñones
Marta Garcia Quiñones musikaren entzumenari buruzko doktoretza tesia prestatzen ari da Bartzelonako unibertsitatean. 2003an, Zeppelin jaialdiaren barne, “La música que no se escucha. Aproximaciones a la escucha ambiental” jardunaldiak antolatu zituen. Musikologiari buruzko hainbat nazioarteko eta nazio mailako kongresutan parte hartu du eta hainbat aldizkari akademikoetan ere argitaratu ditu bere idatziak. Egun, Anahid Kassabian eta Elena Boschirekin batera Ubiquitous Musics izeneko antologia baten edizio lanetan ari da. “Sound in Media Culture. Aspects of a Cultural History of Sound” nazioarteko ikerlari sareko kide da.
Marta Garcia Quiñones-ek Artelekun ospatuko diren HIRUGARREN BELARRIA izeneko entzumenari eskainitako jardunaldietan hartuko du parte honako hitzaldia eskainiz:
“Musikaren entzumena, arretaren eta memoriaren artean”
Edozein hiztegitan kontsulta egitea aski da, entzumena arreta mota bat bezala ulertu ohi dugula baieztatzeko. Gure entzule esperientziak ordea, musika entzuterakoan arretaren ariketa memoriatik -entzuterakoan martxan jartzen dugun memoriatik, baina baita gure entzunaldien historiak osatzen duten memoriatik- banatzea ezinezkoa dela erakusten digu. Testuinguru honetan, hitzaldiak, gure kultur ingurunean musikari buruzko ikerketek arreta eta memoria nola azaldu dituzten erakusten duten pasarte argigarriak erakutsiko ditu, historian zehar entzumenaren praktiken eraldaketa teknologiko eta sozialekiko izan duten lotura azpimarratuko duen kontakizunaren bidez. Azterketa honetan baliabide digitalek musika erreproduzitzeko eta gordetzeko eskaintzen dizkiguten egoera berriak ere kontutan hartuko dira.






