Ramón Andrés

Ramon Andrés idazlea da eta besteak beste honako liburuen egile: Diccionario de instrumentos musicales. Desde la Antiguedad a J.S. Bach (1995/2001/2009), Johann Sebastian Bach. Los días, las ideas y los libros (2005), El mundo en el oído. El nacimiento de la música en la cultura (2008), El oyente infinito. Reflexiones y sentencias sobre música (de Nietzsche a nuestros días) (2008), No sufrir compañía. Escritos místicos sobre el silencio (2010), Los extremos (2011) eta (laister argitaratuko den) Diccionario de música, mitología, magia y religión.

 

Ramón Andres-ek Artelekun ospatuko diren HIRUGARREN BELARRIA izeneko entzumenari eskainitako jardunaldietan hartuko du parte honako hitzaldia aurkeztuz:

“Entzumenari, soinuari eta izpirituari buruz”
Musikaren jatorria naturako soinuei eta lehenbiziko forma erlijiotsuei estuki lotuta dago. Unibertsoa musikaren terminoen bidez interpretatua izan zen, eta aldiberean jakintza sortzeko eta garatzeko balio izan zuten. Modu batera edo bestera, musikak naturaz gaindikoarekin eta ezkutua den horrekin topo egitea suposatu zuen, alegia galderarekin, eta gizakiaren bilakaerak ezaugarri duen aztarna metafisikoarekin.