Hirugarren Belarria
Asteartea, 13 Iraila, 2011 - Osteguna, 15 Iraila, 2011

HIRUGARREN BELARRIA

Hitzaurrea: 

 

 

Hizkuntza saihesten duten moduetan artikulaturik, hainbat soinu gertakizunek geure lekutik ateratzeko gaitasun berezia dute. Beraz, ez da harritzekoa adierazpen hauetako hainbat mundu sinboliko, politiko eta sakratuarekin lotuak izatea.

Murray Schafer konposatzaile eta irakasleak “Zarata sakratua” deitu izan die egunerokotasunarekin hautsi eta onartutako arau guzien gainetik sortzen diren soinu horiei. Behin gizakiaren eskuhartzetik kanpo, zarata hauek boterearen adierazpide bihurtuko lirateke. Horren adibide Jainkoek eragindako trumoiak eta tximistak edo apezen ezkil eta danborrak. Schaferrek, ideia bera egokitzen du gaur egungo teknolojiara: sakratua eta ukiezina den zarata horrek, tresneria modernoetan eta zibilizazio sekularrean ere bere lekua egin duela argudiatuz.

Garai honetan kontuan izan beharrekoa da sakratutasunak beste makinaria batzuekin izan dezakeen zerikusia: adostasun sozialarekin, esaterako. Gizabanako modernoa eta bere barne-munduaren garapenean isolamendu akustikoak berebiziko garrantzia izan du (norberarentzako liburuaren irakurketatik i-pod-era). Hauek jendetzaren zarataren aurrean zein eraginkorrak izan daitezkeen argi ageri zaigu gaur. Agustin García Calvok, gaztelerazko hitz jokoaz baliatuz Medios de formación de masas/ Fedabide deitzen dituenez ari gara. Edo bide berean, Guy Debord-ek Espektakuluaren Gizartea, eta berriki Giorgio Agambenek Carl Schmitten irakurketa eginez “arrakastaren forma modernoa” bezala definitzen duen iritzi publikoaz. Beraz hemen, inguruan dagoen jendetzaren oihua, edo komunikazio prozeduren joan-etorria sintonia berberaren osagai dira: ereserkiak, kantatak, aurrez grabatutako barreak, txaloaldiak, kantu arrakastatsuak, mantrak, oihuak...

2011n hasi eta 2012an jarraituko duen mintegi hau, soinuak, sentimendu bakarrak eta errepikaezinak sortzeko duen gaitasunetik abiatu nahi dugu. Eta bide horri jarraituz eztabaida, argitalpen, entzunaldi eta erakusketez osatuz joango da. Egitasmo honen bidez entzumenaren funtzio politikoa eta errituala aztertu nahi dugu, demokratiko eta demagogikoa. Edo nahi bada, soinuak giza-taldeak batzeko duen gaitasun “sakratua”.

Lekuak: 
Archivos: 

Carmen Pardo Salgado Gironako Unibertsitarean irakasle da. Parisko IRCAM-CNRS unitateko doktoretza ondorengo ikerlaria (1996-1998) izan da. John Cage, Escritos al oído (1999) liburuaren itzultzaile eta editore lanak bete zituen eta...

Jarraitu irakurtzen

Ramon Andrés idazlea da eta besteak beste honako liburuen egile: Diccionario de instrumentos musicales. Desde la Antiguedad a J.S. Bach (1995/2001/2009), Johann Sebastian Bach. Los días, las ideas y los libros (2005), El mundo en el oído. El nacimiento de la música en la cultura (2008), El oyente infinito...

Jarraitu irakurtzen
 

Marta Garcia Quiñones musikaren entzumenari buruzko doktoretza tesia prestatzen ari da Bartzelonako unibertsitatean. 2003an, Zeppelin jaialdiaren barne, “La música que no se escucha. Aproximaciones a la escucha ambiental” jardunaldiak antolatu zituen. Musikologiari buruzko hainbat nazioarteko eta nazio mailako kongresutan parte hartu du eta hainbat aldizkari akademikoetan ere argitaratu ditu bere idatziak.

Jarraitu irakurtzen

argazkia: Dani Blanco

Egunero gozatzen du zer kontatua daukan jendeak erantzungo dizkion galderak pentsatzen eta idazten. Irratilaria da ofizioz; idazle, afizioz. Ametsak bete dituela esango luke, egunero amets egitea ofizioak eta afizioak pasioz bizitzeko ezinbesteko dela jakingo ez balu.

Jarraitu irakurtzen

Patziku Perurenak (Goizueta, 1959) irakasle ikasketak egin zituen, baina idazteari emana dago. Poesia ez ezik nobela ere egin du, ikerketa filologikoa, saiakera...

Jarraitu irakurtzen