| ertz jaialdia : 2002 |
|
3.
Nazioarteko bertze musiken jaialdia 2002/6/6 20:30
2002/6/7 20:30
2002/6/8 20:30
2002/6/9 12:00
+ ixi software, amanita
records jukebox |
|
Irudiak:
|
Artistak:
Experimental video
selection
Jaialdia hasteko, Mateo Austin bideogile beratarrak aukeratutako
bideolanen proiekzioa eginen da Berako Kultur etxean. Bertzeak
bertze Alex Q. Davies, Peter Wobser, Mike Blayney, Raymond
Mcewan edo Mateo Austin beraren lanak ikusi ahal izanen dira..
top
|
Alejandra
& Aeron
Logroño eta New Yorkeko bikote honen aztarnak jarraituz
ez da harritzekoa bigarren aldiz gure jaialdian aurkitzea.
Lucky kitchen, beraien label ttikiarekin egindako lan haundia
kontuan hartzen badugu eta bikote honen azken lanak entzun,
heldutasun kreatibora ailegatu direla erran genezake, erratu
gabe. Elektronika eta folklorea edozein motatakoa dela ere,
bateragarriak direla erakusten dute Logroņoko bi artistek.
www.luckykitchen.com
top
|
A.F.R.I.
studios
Coloniako musika eszena Alemanian eta Europan aurki daiteken
interesgarrienetakoa da, eta hango ordezkaritza beteko du
A.f.r.i. studios edo izen horren azpian gordetzen den Andres
Franz Krause musikariak. Softl music label goxo eta interesgarriko
arduradunak eskaintza minimalista baina aldiberean atsegina,
goxoa eta gozagarria eskainiko digu.
www.softlmusic.com
, www.luckykitchen.com
top
|
Tom
Steinle
Coloniatik ere bai, nazioarteko prentsan kritika bikainak
bilu dituen TOMLAB label paregabeko arduradun Tom Steinlek
azken urteotan argitaratu dituen soinu goxokien aukeraketa
bat eskainiko digu. Bertzeak bertze Rafael Toral, Niobe, Junger
der Blonde, Novisad, Visor, edo Aeron Bergmanen lanak ezagutu
ahal izanen ditugu.
www.tomlab.com
, www.softlmusic.com
top
|
Alku
Bertzeak bertze Wobbly, Hecker, Pita edo Fco Lopez bezalako
artisten lanak argitaratu dituen etxeko cdr label gisara lan
egiten duen Bartzelonako bikote honek ere badu zeresanik azken
urteetan zabaldu den digitalismoaren inguruan. Ordenagailuak,
softwarea, Murphyren legeak eta tartean gerta daiteken guztia
nahasten dute Bartzelonakoek, beraien lanabesak, ordenagailuak,
kol
apsoaren ertzean paratu arte. Zer erranen lukete ordenagailuek
solastuko balira?
http://personal.ilimit.es/principio/
top
|
Tzesne
Gipuzkoako kostaldeko industrialdetik heldu da Tzesne. Gutural
talde industrialeko sortzaile izandakoak garai bateko gogortasuna
eta indarra bertze modu batean azaltzeko beharra islatu du
"La Cuchara" edo "Etxeko mehatxuak" bezalako
diska autoproduzituetan, baita ederki lortu ere. Bere musika
industrial
a dela erran genezake, errepikakorra, baina barrura
irensten duena da.
www.buenawista.com
top
|
Oren
Ambarchi
Australiako musika esperimentalaren mugimenduetako sortzaileetako
bat izan arren, Oren Ambarchiren ibilbidea nazioartera zabaldu
da azken urteotan. John Zorn, Keith Rowe edo iaz gure jaialdian
izan zen Fenneszen gisako musikariekin lanean aritua, jazza,
inprobisazioa eta azken bortz urteotan elektronika eta gitarra
jorratu ditu austra
liarrak. Horren emaitza izan dira Touch,
Tzadik edo Staubgold bezalako label prestijiotsuetan argitaratu
dituen lan interesgarriak. Bere emanaldian Mattin bizkaitarraren
laguntza izanen du.
www.touch.demon.co.uk
, www.staubgold.com
top
|
Alex
Mendizabal
Euskal folklorea modu bikainean ezagutzeaz gain, New Yorken
eta gaur egun Italian ikusi, bizi eta ikasitakoak, norabide
propioa eman
dio Alex Mendizabal euskaldunaren ibilbide artistikoari.
Musikari aparta, geldiezina, fronte anitzekoa eta mugarik
gabekoa da bera. Zuzenekoan Juanjo Arangurenen irudien laguntza
izanen du.
top
|
Akauzazte
Euskal Herriko musikagintzan norabide berri eta intentsoenak
jorratu dituen musikari taldeetako bat da Akauzazte. Zenbait
maketa eta estreineko diska (Ur gardenak, 99) argitara eman
zutenetik erdi klandestinitatean mantendu bada ere, Azkoitiko
taldeak oraindik badu zer erranik, eta formatu berrian aurkeztuko
dira.
top
|
Bassifondi
Orchesta
Izen luze honen azpian banda oso bat dagoela dirudien arren,
Chris Blazen Italiarra da proiektuaren sortzaile eta gidari
bakarra. Bertzeak bertze, Alex Mendizabal eta John Sharpen
hurbileko kolaboratzaileak berak asmatu eta egindako instrumentuetan
oinarritzen du nagusiki bere lana. www.intrasuone.da.ru/curva_Chiusa/1.htm
top
|
Curva
Chiusa
Alex Mendizabal eta Chris Blazenek batera duten proiektu
berexietako bat. Soinua nolabait ateratzen duten bizikleta
mota desberdinak probatu eta eraiki eta gero, Beran, bizikleta
gainean eskainiko duten kontzertua Italiatik kanpo eginen
duten lehenbizikoa izanen da.
top
|
ixi
Ordenagailu bidez egindako musikagintzan eta softwarearen
alorrean lan egite
n duen esperimentatzaileen taldea da ixi.
Lan mota desberdinak egiten dituzte baina bereziki musika
softwarearen munduan interaktibitatearentzako bide berriak
bilatzen dituzten aplikazio bereziak lantzen dituzte.
www.ixi-software.net
top
|
| |
ERTZ - Berako Kultur batzordea - Berako
Udala
:::::::::: www.ertza.net :::::::: info@ertza.net :::::::::::
:::::::::: ERTZ 75pk 31780 BERA (Nafarroa) ::::::::::: |