|
|
|
| ertz jaialdia : 2003 |
|
4.
Nazioarteko bertze musiken jaialdia
2003/6/6 22:00
2003/6/7 22:00
|
|
|
Irudiak:
|
Artistak:
Bernhard Günter
strong>
1991n 3un peu de niege salie2 lehenbiziko diska garrantzitsu
eta aitzindaria argitara eman z
uenetik, Benhard Gźnter arte
sonoroaren nazioarteko erreferentzia nagusienetako bat bihurtu
da. Parisko IRCAM zentruan egindako ikasketek eta esperientziek
bere ideia musikalei norabide berria eman zieten, eta geroztik
ideia horiek munduko hainbat bazterretan azaldu ditu, horregatik
hainbat sari jasoz. Isiltasunaren indarrak, mikrosoinuek,
testura ezezagunek eta filosofia asiarrak kokatzen dute bere
lana, eta introspekzioak, kontzentrazioak eta meditazioak
entzulea. 1994az geroztik TRENTE OISEAUX disko label paregabea
zuzentzen du.
www.bernhardguenter.net
, www.trenteoiseaux.com
top
|
| Mark
Wastell & Graham Halliwell
Mark Wastell - amplified textures
Graham Halliwell - saxophone generated feedback
Mark Wastellek eta Graham Halliwellek osatzen duten bikotea
soinuaren testuran, granoan eta kokapenean interesatua dago,
inprobisazio elektroakustikoaren ikuspegitik. Grahamek saxofoi
anplifikatua feedbacka sortzeko erabiltzen duen modua, Morton
Feldmanen iturririk gabeko soinu produkzioaren moldaketa pertsonala
da, entzumena soinuaren atakera eta pitchera begira jarri
beharrean, testuren azalerara gidatuz. Mark Wastellen testur
a
anplifikatuek berriz, deigarri izan beharrean, isiltasunezko
ohe bat osatzen dute. Beraien musika ez da beharbada ohiko
zentzuan entzun-erraza, entzulea nolabait test baten aurrean
jartzen duelako, baina emaitza ederretara bideratuz. Biek
ere bertze hainbat musikariekin jo izan dute, halanola Rhodri
Davies, Taku Sugimoto, John Zorn, Matt Davis, Toshimaru Nakamura,
Phil Durrant, Keith Rowe edo Axel Dorner.
www.confront.info
, www.sound323.com
top
|
DJ
Amsia
Haur batek konstrukzio joko batekin eginen lukeen bezala,
dj amsiak pieza prefabrikatuak egin edo bat-batean sortzen
ditu. Instantearen intuizioak gidatzen du, eta ordena eta
desordena modu berean baloratzen ditu, jakinik, konstrukzio
berri bakoitza aurrekoaren guztiz desberdina dela. Hori aprobetxatuz,
aukeren kaos bat bihurtzen du bere jokoa, oraindik aditu gabeko
formak bilakatzen diren aukeren kaosa.
top
|
Radian
nstrumentu elektroniko eta ez elektronikoen artean tentsio
guneak kokatzea. Premisa ho
rtatik abiatuta, radian, aldaketa
minimalek eta modulazioek, tinbre eta erritmoen estrukturekin
batera momentuko dinamika musikalak sortzen dituen mikrokosmos
bat da. Maila independienteak elkarrekin pilatzen dira, hainbat
azalera zakarren topagunea sortuz, testura+zarata+soinuak
bateratuz. Azken lanak Austriako MEGO label elektronikoan
eta THRILL JOCKEY amerikarrean argitaratu dituzte.
www.radian.at
top
|
Starfuckers
Rock & roll concréte bezala defini dezakegu
Italiako hiruko
te honen musika. Dozena erdi diska egin ondotik
etengabeko eboluzio prozesu baten erdian aurkitu dugu starfuckers.
Rock musikaren oinarrizko kontzeptuei muzin egin gabe, eta
instrumentu akustiko, elektriko eta elektronikoak inprobisazioaren
esku jarriz, rock & roll asimetrikoa, bukatu gabea, finkatu
gabekoa bezala deskriba dezakegun emaitza sortu du proiektuak.
Blues, jazz, funk eta rock musika, asinkroniaren menpe.
www.nananana.it/starfuckers
top
|
Nad
Spiro
Nad Spiro izenaren azpian Bartzelonako pertsonalitate musikal
ausart eta berezienetako bat aurki dezakegu, Rosa Arruti.
Hainbat proiektu eta taldeetan (Psicopatas del norte, Mohochemie,
Tender Tembles, Setonil, Spec Op...) eta hainbat artistekin
(Kim Cascone, Victor Sol, Brandon Lavelle) elkarlanean ibili
ondotik, gaur egun bere indarrak bakarkako NAD SPIRO eta pOp
Eye SpY (Miguel Iba–ezekin) proiektuetara zuzendu ditu. Bere
musika dentsitate berezikoa da, mezu zifratuz betetako soinu
banda.
www.mess-age.com
top
|
Oier
Etxeberria
Aurkezpen honetan aurki daitezkeen jostailuak beren sustraitik
daude errotuak hasiera batean, hau izanik -halabeharrez- elementu
egituratzailea. Erabilpen ezberdineko souvenir-jostailu hauek
Izateko Izaera Irmotu horren elementu esanguratsuak zeharkatzen
dituzte,aldiriko jatorri bikoitza oihartzun bakarrean zartatzeko.
Horrela bere jaiotzea irudimeneko elementu soiletik harturik
, KO enpresak datu perzeptibo-somatikoetan oinarriturik eraikitako
zenbait produktu kudeattzen ditu, hauentzat inguru jostagarri
bat konponduz, egungo errealitate geopolitikoarekin sintonia
larrian unkitzea ahalbidetu asmoz.
www.zirt-zart.com/kojostailuak
<
a href="#">top
|
Raimo
Benedett
Raimo Benedetti brasildarraren bideolanek artisten arteko
elkarlana bilatzen dute, bat-batekotasunean, intuizioan eta
plastikotasunean oinarrituta. Inprobisazio audiobisual kolektibo
gisara defini dezakegun tailer hauetan, euskarri ezberdinetarako
lanak sortu eta zuzendu ditu, bertzeak bertze monitore eta
pantailarako piezak, bideo-instalazioak edo bideo-performanceak
eta happeningak. Bere lana, edizio prozesu pertsonal
batean oinarrituta, indar poetiko haundikoa da. Bideo teknologia
zaharra eta berak
asmatutako tresna berezia (trakitana)
erabiliz, bere lanek bideo artisten askatasuna eta zinegileen
zorroztasun tekniko eta artistikoa nahasten dituzte. Jaialdian,
aurten Beran egindako tailerraren emaitza aurkeztuko du, bertzeen
artean.
www.mess-age.com
top
|
| |
ERTZ - Berako Kultur batzordea - Berako
Udala
:::::::::: www.ertza.net :::::::: info@ertza.net :::::::::::
:::::::::: ERTZ 75pk 31780 BERA (Nafarroa) ::::::::::: |
|