|
|
|
| ertz jaialdia : 2004 |
|
|
e
r t z > > > > < 2004
5. Nazioarteko bertze musiken jaialdia
2003/6/6 22:00
2003/6/5 22:00
+ DISKA STANDAK: Amanita records, w.m.o/r, Antifrost, Compañia
de sueños ilimitada, Tzesne...
|
|
Irudiak:
|
Artistak:
KEITH
ROWE >>>>< EB / UK
Keith Rowe, AMM
talde aitzindariarekin (1965. urtean sortua
Eddie Prevost eta Lou Garerekin batera) egindako lan garrantzitsuarengatik
da ezaguna. Gitarra ikuspegi berritzaile batetik begiratu
eta erabiltzen esperimentatzaile aparta izan da ingelesa joan
diren ia 40 urteotan, eta gaur egungo gitarrajole esperimentalengan
bere eragina aski nabaria da. Azken urteotan hainbat proiektutan
parte hartu du munduko hainbertze herrialdetako gitarrajole
eta inprobisadorerekin eta bertzeak bertze MIMEO (Music In
Mouvement Electronic Orchestra) orkestra esperimentaleko zuzendari
da.
top
|
TOSHIMARU
NAKAMURA >>>>< Japon
www.japanimprov.com
90. hamarkadan gitarrarekin inprobisatzen hasi eta gero azken
urteotan musika elektronikoaren inguruan ikertzen ibili da
Nakamura. Bereziki "no-input mixing board" izeneko teknika
erabiliz nazioarteko eszenan ezagun egin duen estilo eta nortasun
bakarra sortu du. Antzerkirako hainbat konposizio lan egin
du eta Tokyoko inprobisazio eszenako dinamizatzailea izan
da Taku Sugimoto eta Tetuzi Akiyamarekin batera, bertako Off
Site galerian egindako lanarekin.
top
|
JOHN
DUNCAN >>>>< AEB - USA
www.johnduncan.org
"Nere musika ez da deskribatzeko egina" dioen artista baten
lanari buruz hitzegitea ez da erraza, baina John Duncanek
arte diziplina desberdinetan azken hamarkadetan egin duen
ibilbidea ezagutzerakoan hitzak eta inpresioak ekidinezinak
bihurtzen dira. Probokatzailea eta zaratazalea, nahiz eta
batzuek bere lana dark electronics edo industrial gisara definitu
duten, musikari honen ekarpenak estiloekin zerikusirik ez
duela ozen erakusten du, nortasuna estetikaren gainetik jarriz.
Azken urteotako elektronikaren sortzaile eta eragile nagusienetakoa
da.
top
|
PHILL
NIBLOCK >>>>< AEB / USA
"The movement of people working"
"Lanean ari den jendearen mugimendua"
"El movimiento de gente trabajando"
www.phillniblock.com
www.experimentalintermedia.org
Phill Niblock New Yorken bizi den konposatzaile minimalista,
multimedia musikaria eta Experimental Intermedia izeneko fundazioaren
zuzendaria da. 60. hamarkadaz geroztik bere presentzia aski
nabaria izan da nazioarteko avant-garde mugimenduan, historia
liburuetan minimalista ahaztua den arren
, ondotik etorri diren
jenerazioengan izandako influentziak ederki erakusten duen
bezala. Bere lana Minimalista da, hitzaren zentzu klasikoenean.
Soinu pista ugariz osatutako eta dijitalki prozesatutako "drone"
mikrotonal monolitikoak osatzen ditu, erritmorik eta melodiarik
gabeko musika ederra sortzeko. Mugimendua geldoa da, aldaketak
apenas iragarri daitezke, baina biziz beteak daude bere lanak.
Aldi honetan "The Movement of People Working" ikusentzunezko
lan bilduma ederraren zati batzuk aurkeztuko ditu.
top
|
ATANAS
KORNELIUS AKERSTR
A >>>>< Azkoitia
www.ailimitada.com
Kontsumo masiborako produktu hutsal bihurtu aurretik, blues
eta rockaren hastapenetako soinuak barnebizitzaren espresiobide
zuzenerako iturri eta tresna dira. 90. hamarkadako lehen urteetan
espontaneoki sortu eta desagerturiko Olki Boys-en jarraipen
natural gisa datorren proiektu honekin, Atanas Kornelius eta
beste Astapotroak (Azkoitiko Matadeiko barrunbeetatik, Akauzazte
eta Autoa-ko partaideak tarteko) oinarrizko lehen-hizkuntza
hontan barneratzeko saiakera aurkeztuko digute, lehen aldiz
jendaurrean. Rockaren aurrehistoria bilutsiarekin eginako
begiratu bat post-rock garaiotarako...
top
|
OREN
AMBARCHI >>>>< Australia
www.orenambarchi.com
Australiako musika esperimentalaren mugimenduetako sortzaileetako
bat izan arren, Oren Ambarchiren ibilbidea nazioartera zabaldu
da azken urteotan. John Zorn, Keith Rowe edo Christian Fennesz-en
gisako musikariekin lanean aritua, jazza, inprobisazioa eta
azken bortz urteotan elektronika eta gitarra jorratu ditu
australiarrak. Horren emaitza izan dira Touch, Tzadik edo
Staubgold bezalako label prestijiotsuetan argitaratu dituen
lan interesgarriak.
top
|
CHRISTIAN
FENNESZ >>>>< Austria
www.fennesz.com
Christian Fennesz austriarra azken urteotako musika elektronikoaren
izen nagusienetakoa bihurtu da, gitarra bezalako musika tresna
elektrikoan oinarrituta lan elektroniko ederrak konposatzeagatik.
Bere lana dudarik gabe erreferente garrantzitsua da gaur egungo
nazioarteko musika produkzioan, soinu mundu pertsonala sortu
baitu bere musikarekin..
top
|
SIGTRYGGUR
BERG SIGMARSSON >>>>< Islandia
www.helenscarsdale.com/siggi/
Islandiako musikaria, gaur egun Alemanian bizi dena. Hainbat
urtetan Stilluppsteypa hirukote elektroniko paregabeko kide
izandakoa. Bere bakarkako lana hainbat modutan deskribatu
izan da: collage, soinu manipulazioa, drone ixila, minimalista
Modu batera edo bertzera, bere musikak jarrera lasai eta
geldoetara gonbidatzen du entzulea, kontrasteen bidez (ez
bereziki zaratatsuak) soinu egoera bereziak sortuz.
top
td>
|
JORGE
HARO >>>>< Argentina
www.findelmundo.com.ar
www.limb0.org
Musika elektronikoaren eta esperimentalaren argentinako eszenako
soinu konposatzaile eta diseinatzaile nabarmenetakoa. 90.
hamarkadaren hasieratik kontzertu akusmatikoak, bideolan dijitalak,
soinu instalazioak, filme, antzerki eta telebistarako doinuak
izan dira bere lanaren oinarri, mundu zabalean zehar erakutsi
izan duen moduan. FIN DEL MUNDO lantegiko eta LIMBO ( ¯ Buenos
Aireseko ikerkuntza
multidisziplinarren laborategia) proiektuaren
zuzendaria da. Bere musikak arte dijitalaren gaur egungo azken
joeren arrastoak ditu, erritmoa, soinu sintetikoak, irudi
fraktalak eta espazioa modu berezian erabiliz.
top
|
RAXINASKY
>>>>< Belgika
www.raxinasky.tk
Bere burua literalki "ultra-bastardi-noise-core-post-dick
orchestra" bezala definitzen duen taldea izanik, belgiar talde
honen musika goxoa ezik edozer izan daitekela imajina daiteke
Gitarra, bateria eta tronpetaz
apaindutako hirukote indartsu
eta dinamikoa da, rockaren, jazzaren eta hardcorearen artean
dantzan dabilena. Naked city, Today is the day edo Melt Banana
bezalako taldeen eraginekin, umorea, zarata eta distortsioa,
raxinasky.
top
|
STAN
BRAKHAGE >>>>< New York, AEB
www.fredcamper.com
"Zentzugabeak baina dizdiratsuak diren elementuekin osatutako
mundu bizi bat, milaka koloretako –abardurekin eta kontaezinezko
mugimendu aniztasunez betea". Hori da beharbada Stan Brakhag
e
(1933-2003) zinemagile haundiak sortu zuen irudi mundu paregabea
deskribatzeko modu zuzenena, hitzak gutxirako balio badute
ere. Mutua soinuz eta ozena irudiz, ezinezkoa da amerikarraren
filmeetan ezer aurretik igartzea, pertzeptzioaren une bakoitza
errepikaezina balitz bezala lantzen baitu. ERTZentzako ohore
haundia da, bere senitartekoaren baimen bereziarekin artista
haundi honen lana jaialdian erakutsi ahal izatea.
Oharra: Erakutsiko ditugun filmak orijinalen erreprodukzio
dijitalak dira, eta ezin dira baimenik gabe ezohiko moduan
erakutsi. Hortaz, zinez eskertzen dugu gure helburuak nahiz
mugak ulertuz Marilyn Brakhagek emandako baimena eta eskainitako
laguntza.
top
|
| |
ERTZ - Berako Kultur batzordea - Berako
Udala
:::::::::: www.ertza.net :::::::: info@ertza.net :::::::::::
:::::::::: ERTZ 75pk 31780 BERA (Nafarroa) ::::::::::: |
|