|
|
|
| ertz jaialdia : 2007 |
| |

8 . Nazioarteko Bertze musiken jaialdia
EGITARAUA: (deskargatu
PDFan)
> 2007/09/15 | kultur etxea, BERA
19:00 / instalazioak:
Marcello Liberato & Marco
ieie
Nerugnara Esoj Nauj
20:00 / kontzertuak:
Alex Mendizabal
Gatza presenta PIDGIN
Edorta Izarzugaza & Knell
Marco ieie: films &Marcello
Liberato
Bruce McClure
Orbes
Orthodox
> 2007/09/16 | toki onako parkea, BERA
goizetik / instalazioa:
SPULKPZ: Soinu paisaiak urpean, laberintuan
eta kartzelan
> 2007/09/16 | udal igerilekua,
BERA
17:00 / kontzertuak:
Alex Mendizabal, Marco
ieie &Marcello Liberato:
urazpiko kontzertua
Pole Pole
> 2007/09/17 | Arteleku, DONOSTIA-SAN SEBASTIAN
20:00 / Kontzertua: Pole Pole
> 2007/09/18-19-20 | Arteleku, DONOSTIA-SAN
SEBASTIAN
11:00-18:00 / workshop: Bruce McClure
> 2007/09/20 | Koldo Mitxelena kulturunea, DONOSTIA-SAN
SEBASTIAN
19:30 / Live cinema: zine proiekzioak eta soinua zuzenean:
Bruce McClure
kredituak |
| |
ENTZUN ARTISTA GONBIDATUEN LANAK EDO KANTUAK SOTOTIK
E-ZINE WEBGUNEAN.
|
|
Artistak:

BRUCE McCLURE
Bruce McClure zinemagileak gauza ikusgarriak sortzen ditu
zinema proeiktoreekin. Zulatutako metal pieza txikiak, film
bukleak, espreski moldatutako proiektoreak eta bertzelako
moldaketa eta tramankuluak erabiliz, McClurek irudi eta iluntasunezko
abstrakzio ikusgarriak sortzen ditu, Rothkoren margoak gogora
ekartzen dituzten patrio eta testurak, itzal eta perfil bereziak
eta bertze hainbat ikusizko efektu fantasmagoriko. Begiarentzako
gozoak eta burmuinarentzako erakargarriak. Bere lana hainbnat
museo eta lekutan erakutsi izan du halanola, Withney Biennial,
London Film Festival, Walter Reader Theater of Lincoln Center,
Ann Arbor Film Festival eta Europa nahiz iparramerikako hainbat
jaialditan.
ERTZeko egitarauan hainbat emanaldi (Bera, Donostiako antzoki
zaharrean) eskainiko ditu McClurek, denak desberdinak eta
bakarrak, eta aldiberean tailer bat eginen du Donostiako Artelekun.
Artista iparramerikar honen emanaldiak esperientzia bakar
eta harrigarriak dira. Bereziki moldatutako zinema proiektoreak
eta gitarrako efektu pedalak erabiliz argi eta soinuzko moldaketa
sinpleak bezain ikaragarriak sortzen ditu, erritmoaren, luminantzia
fokuaren eta formen bitartez. McCluren lana ekonomiaren testamentua
eta argiaren eta soinuaren izaerari egindako omenaldia da.
Tailerra:
Lantegi hau artista eta zineko errealizatzaileentzako zinema
proiektoreak tresna sortzaile moduan eskaintzen dituen aukerak
ezagutzeko eta ikasteko aukera paregabea da. Hainbat artistek
proiekzioaren aukera sortzaileen inguruan ikertu dituzten
modu desberdinei buruzko sarrera batekin hasiz, lantegi honek
McClurek moldatutako 16mmko proiektoreekin sortzen dituen
emanaldi hipnotiko eta hedakorrak egiteko moduak azalduko
ditu. Parte hartzaileek 16mmko proiektorea eskutan edukitzeko,
nola funtzionatzen duen ikasteko eta hainbat ideiarekin esperimentatzeko
aukera izanen dute. Bideo eta zine artistikoaren historia
ezagutzen ez duten edo azaletik ezagutzen duten artistentzako,
baita zinemaren baliabide kontzeptual eta teknikoak hobe ezagutu
nahi dituztenentzako aukera paregabea.
Tailerrean parte hartzeko informazio gehiago www.arteleku.net
webgunean.
top
|
| 
ORBES
www.orbes-holterbach.com
http://orbes.over-blog.com
MANU HOLTERBACH & SOPHIE DURAND
Manu Holterbach-ek musika tresna akustiko berriak (edalontzi
enharmonikoak, gryofonoak), soinua espazializatzeko makinak
(akusmotopografoak) eta altaboz mutanteak (low-speakers, metalezko
soinu piezak) asmatzen ditu, soinuzko instalazioak aurkezten
ditu eta 1992tik Europa, Kanada eta Txinan eskaini ditu kontzertuak.
Musika tresna klasiko nahiz exotikoentzako musika konposatzen
du, soinu arteari buruzko hitzaldiak ematen ditu arte eskola,
liburutegi eta musika jaialdietan, eta batzuetan komisario
lanak ere egiten ditu zenbait soinu arteari buruzko jaialdietarako.
Gaur Eliane Radigue konposatzaile elektroakustikaoren biografia
idazten ari da.
Sophie Durand aktoresa da eta 1996tik antzerkian (antzerki
garaikidea, kale antzerkia, inprobisazioa) eta zineman egiten
du lan. Inprobisazioari buruzko klaseak ere ematen ditu.
Sophie Durand eta manu Holterbach dira Orbes eta edalontzi
enharmonikoak jotzen dituzte* baita bertzelako musika tresna
eta ojetuak ere. 2001etik elkarrekin jotzen dihardute Europako
hainbat leku berezi eta arrarotan, batzuetan bakarrik eta
bertzetan Pierre Berthet, Osso Exotico edo Jean-François
Laporte lagun izanik. Filmetarako musika ere konposatzen dute.
*"Edalontzi enharmonikoen" proposamena betiko ardo
kopa afinatuen kontzertuaren bariazio edo moldaketa berri
bat da. Desberdintasunik bada ordea, nagusiki instrumentuan
beran. Beraien moldaketa honetan, kopak urez betetako bonba
moldagarri batera konektaturik daude, musikariek hankekin
kontrolatzen dutena. Sistema modular (guztiz analogiko) honek
musika notak glissando etengabe baten bidez modulatzeko aukera
ematen die, bonbaren presioa kontrolatuz. Modu honetan, bariazio
mikrotonal eta pulsazio abiadura amaigabeak sor ditzazkete.
Kontzertu berezia, ikusgarria eta ezohikoa, beraien musikatresnarekin
gertatzen den bezala, inolako anplifikaziorik gabe eginen
dena.
top
|
| 
ALEX MENDIZABAL
Musikari orijinal eta pertsonala. Musikagintzaren ohiko bideetatik
(birak, diskak) aldenduz, bere lanak soinu bidezko pedagogia
eta musika entzumen modura ulertzeko saiakera ditu oinarri,
tartean zinema, mugimendua eta espazioa nahasiz. Soinuaren
izaerari eta soinu gertakizunaren aukereei so jartzeko dei
egiten du Mendizabalek etengabe, "zinema itsua"
(ilunpetako kontzertuak), kontzertuak mugimenduan (Curva Chiusa
egitasmoa) edo haur nahiz helduentzako tailerrak proposatuz.2002ko
edizioan Chris Blazenekin batera egin zituen emanaldien ondotik
bigarrenez parte hartuko du ERTZ jaialdian, zer erran eta
gehienbat zer entzun emanen duten hainbat gertakarirekin eta
aurten modu berezian jaialdiko laguntzaile gonbidatu bezala.
top
|

ORTHODOX
www.orthodoxband.com
Sevilla eta Jerez aldeko hainbat taldetan esperientzia hartu
ondotik, Orthodox osatzen duten hiru kideak 2004ean elkartu
ziren, beraien lehen diska izanen zen "Gran Poder"
(Alone Records, 2006) lanari forma ematen hasiz. Diska honekin,
Sevillako taldeak nazioarteko muturreko musika berritzailearen
eszenan xoko bat egin du, hainbat fanzine, aldizkari eta webgunetan
kritika bikainak jasoz. Horien artean aipagarria da Julian
Cope musikariak taldeari eskainitako laudorioak, azkenik abeslari
ingelesa eta Orthodox elkarrekin lan egitera eraman dituztenak.
Besteak beste Earth, SunnO))) edo Boris bezalako taldeen lanak
argitaratzen dituen Southern Lord disketxe erranguratsuak
taldearen lehen lana berrargitaratu du iparramerikan. 2006ko
abenduan beraien bigarren diska grabatu zuten “Amanecer
en Puerta Oscura” eta azken aldian Roadburn edo Hellfest
jaialdi prestijiotsuetan jo ahal izan du taldeak. Momentu
honetan Israel Galván (Premio Nacional de Danza 2005)
dantzariaren “Apocalipsis” ikuskizunean parte
hartzen dute.
top
|
| 
KNELL aka JOHANNES BUFF
http://knellsound.free.fr
http://knellsound.blogspot.com
www.amicale-underground.org
KNELL, Johannes Buff musikariaren ezizena da. Lapurdikoa jaiotzez
eta azken urteotan hurrunago bizi den sortzaile honek berriki
argitaratu du bere bakarkako lehen lana "Last teen meters",
prentsa espezializatuaren kritika onak jasoz. Besteak beste
James Plotkin edo Daniel Menche bezalakoen lanak argitaratu
dituen Utech records disketxe iparramerikarrak aurkeztu duen
diska honek Knell egitasmoaren aurpegi oro ezagutzera ematen
du: ilun sarkorretik, argi izpi leunenetara. Gitarra eta landa
grabaketak soinu iturri bakar moduan erabiliz, melodia obsesiboak
eta testura aberats eta ederrak sortzen ditu Johannesek. Soinu
bidez sortutako desolazioa, melankonia, iluna eta geldotasuna,
musika denbora neurtzeko erabili nahi izango balu bezala.
Buff l'amicale underground zigiluko kide ere bada. ERTZerako
prestatu duen zuzenekoan Edorta Izarzugaza bermeotarra izanen
du lagun.
top
|
| 
EDORTA IZARZUGAZA
www.ertza.net
www.muxika.info
Edorta Izarzugaza Bermeoko soinu sortzaile pertsonal bat
da. Batzuetan soilik anplifikagailua eta pedalak erabiliz
egiten du lan, nahiz eta batzuetan gitarrarekin edo ordenagailuarekin
ere aritzen den. Bere lana nagusiki inprobisazioan eta esperimentazio
erradikalenean oinarrituta bezala definitu daiteke. Antifrost
labelak argitaratutako "Euskal interpretatzaile berriak"
(Antifrost) bilduman parte hartu zuen 2005ean, geroztik hainbat
netlabeletan argitaratu izan ditu beste musikariekin grabatutako
inprobisazio lanak eta laister argitaratuko du bere bakarkako
lehen lana.
ERTZerako prestatu duen zuzenekoan Johannes Buff lapurtarra
izanen du lagun.
top
|
| 
MARCELLO LIBERATO
Marcello Liberato Erroman jaio eta momentuz bertan hazi da,
baita bertze zenbait lekutan ere, arte eta parterik gabe,
nagusiki minik sortzen ez duten garrantzirik gabeko gauzekin
arduratzen da, bertzalde zehatza ez den ezertan bukatzen ez
dutenak eta inolako balore gehigarririk sortzen dutenak. Kafe
bat edaten du goizero eta hemen edo han CuCinema bat egiten
du lagunekin.
ERTZen "Lo Sgocciolatoio" (ttanttakaria) izeneko
instalazioa aurkeztuko du eta zenbait filmari musika jarriko
dio, beti ere Marco Ieie lagun izanik.
Ttanta bat mila atsotitzan da …
Ttanta bat erori ahal den posibilitate ugariren
artean, zenbait
Uraren eta soinua uretan trasmisio modu, zenbait
Ttanta dario zera den eta zera bati bati entzuteko modu, zenbait.
"Lo Sgocciolatoio" (ttanttakaria) seguruaski
behin ere egin daiteken mikroantzerki lan zabal baten zati
inprobisatu bat da.
"Lo Sgocciolatoio" hazien soinua da, zuhaitzen fruituetatik
gorderik dauden haziena, lurrera bertze plantak sortzera hegan
egiten duten haziena, eta doaztenena etabar.
"Lo Sgocciolatoio" hainbat zeru eta urtaro kondentsaturen
irudi eta musika da.
"Lo Sgocciolatoio" ura eta musikarekin sortutako
jolas modu bat da, soinuaren eta isiltasunaren arteko denboraren
balantza entzutearen edertasuna berriz aurkitzeko helburua
bertzerik ez duen jolasa.
…Unibertso osoan presentea den hari sare infinito batekin
sortzen den jolasa da; bertan hari horizontalek espazioak
zeharkatzen dituzte eta bertikalek denbora.
Harien elkargurutze bakoitzean banako bat dago eta banako
bakoitza kristalezko perla bat da. Bizitzaren argia kristalezko
perla bakoitzean sartzen da eta berau argitzen du; perla bakoitzak
ez ditu soilik sare osoko kristaletatik heldu diren argiak
islatzen, baizik urrunago joanik, sare osoko islak jasotzen
ditu, Indraren sarea deritzona islatzen du.
top
|
| 
MARCO IEIE
ieie marco 19/1972 an jaioa
restauroan eta dekorazio lanetan aritzen da
azken urteotan, lagunartean, Cucinema proiektu esperimentoan
parte hartzen du,
zinema kozina eta musikaren arteko festa ..
besarkada bat
ERTZen Marcello Liberatorekin topatuko dugu, alde batetik
"Lo Sgocciolatoio" instalazioa egiten eta bertzetik
bere filmak (16mm) erakusten, aipatu Liberatok musikaturik.
- APSU 16mm colore 12min.
- INTARSI LUMINOSI 16mm colore 10min.
- LINEE 16mm colore 4min.
- NUMERI AMICI 16mm colore 5min.
top
|

POLE POLE
www.g33grecords.com/POLE_POLE/index.html
MADDISH FALZONI: esku soinua, armonika, camping-gas, ahotsa,
armonikoi tenorea, granua, tetera, pianoa.
IMMA UDINA: klarinetea, muxugitarra, mandolina, harriak, armonikoi
altua, ttanttaka, pepi's drum.
JOAN SAURA: sampler, aspirina, biola, mandolina, imprimagailua.
Teloia altxatzen da. Hiru musikarik hainbertze musikatresna
eta eguneroko tramankulu pilatzen dituzte beraien inguruan,
itxura batean goiz edo berandu soinua eginen dutenak. Kontzertua
hasten da eta ezustez betetako bide bihurritan barrena gidatzen
gaitu musikak. Bapatean, naftalina usaina duen musika sentibera
telefono dei batek mozten du eta komiki batetako trafiko zaratak
sartzen dira leiho batetik. Erritmo sendo eta biziak inprobisazioz
betetako espazio lasaietan galtzen dira. Ura irakiten jartzen
denean, tetera ziztuka hasten da eta imprimagailu batek konpasa
markatzen du. Hau kontzertu bat da.
Pole Pole da: folklore unibertsala, inprobisazio narratuak,
collage-a,lanaren aurkako boleroa, abangoardiako nahasketa,
kantu surrealista, mediterraneoko kabareta...
top
|
| 
NERUGNARA ESOJ NAUJ
Ezizen "aldrebeseko" sortzaile donostiarra. 80.
hamarkadatik hainbat egitasmo artistiko eta hezitzailetan
parte hartze zuzena izan du, Arteniño (83-90) eta ondotik
sortuko zen Ikertze laborategi artistikoak (90-99) kasu. Geroztik
nagusiki eskulturan eta zinema bezalako alorretan egin du
lan, bakarrik edo Zine Animau (ikusentzunezko multiproiekzioak)
bezalako taldetan. Hainbat erakusketa kolektibo eta bakarka
ere antolatu ditu geroztik eta bertzainbertze sari jaso du
bere lan eskultorikoengatik. 2002an ERTZ jaialdian parte hartu
zuen Alex Mendizabal eta Chris Blazenen kontzertuari irudiak
jarriz, 2003ko kartelak bere eskultura bat zuen protagonista,
2004ko edizioaren kartela berekin elkarlanean egin genuen,
beraz ia konturatu gabe 2007an laugarrenez parte hartuko du
gure jaialdian. Aldi honetan kartoizko eskulturak erakutsiko
ditu instalazio mugikor moduan.
top
|

GÄTZA presenta PIDGIN#3
www.gatza.org
PIDGIN, GATZA kultur talde heterogeneoaren akzio zelula
da. Pertsona talde aldakor batek osaturik, Pidgin, idazle
edo lan talde bat baino gehiago, "olerkia"-ren eta
honen bizitzaren aurrean hartutako jarrera bat da. Izena,
komunikazio emerjentzia egoeretan sortzen diren hizkuntza
berezietatik datorkio, adbidez atzerrian bizi diren inmigranteen
kasuetan gertatzen den bezala. Pidgin hizkuntzak metafora
modura ulertzen ditugu, hizkuntzek beraien esanahietan eta
moduetan eskaintzen dituzten aukerak ezagutzeko eta ulertzeko
eta ohiko hizkeraren estandarizaziotik urrunago joateko tresna
bezala.
top |

S.P.U.L.K.P.Z
Soinu paisaiak urpean, labirintoan, kartzelan, paisai zoinu
S.P.U.L.K.P.Z. 2005 urtean egin zen S.P.A.P.S. en jarraipena
da. (ikus Artoartian katalogoan dagoen liburuxka) Urpe, Labirinto
eta Kartzela soinu paisai zoinuei buruzko ekintza eta gogoetak
biltzen ditu egitasmo honek. Gune ezberdin hauetako eta hauei
buruzko idazki, grabazio, ideia, argazki, bideo, saio, experimentu
edo bestenolako burutapenak jasotzen ari gara. Zoinuak.
s.p.u.p.z. urpean Urpeko soinu paisaiak. Eta hauek entzuteko
bide bitxiak.
s.p.k.p.z. kartzelan Kartzeletako soinu paisai zoinuak.
s.p.l.p.z. labirintoan Soinu paisai labirintikoa
ERTZen eginen den aurkezpenean partea hartuko dute bertzeak
bertze: Lorenzo Lustri, Robin Martin, Luca Miti, Alex Mendizabal,
Nagore Garcia, Oier Etxeberria, Oier Iruretagoiena, anonimoak....
top |
|
|
|
ANTOLATZAILEA:
ERTZ arte gunea - www.ertza.net , Berako Kultur Batzordea,
Berako Udala
Laguntzaile berezia: Alex Mendizabal
DISEINUA :
Gustavo Diaz Sosa & ERTZ
LAGUNTZAILEAK:
Arteleku
AUDIOLAB (Donostia)
ARTELEKU
(Donostia)
DONOSTIA
KULTURA (Donostia)
SOTOTIK e-zine
GURE TXOKOA ELKARTEA (Bera)
(UN)COMMON
SOUNDS
ESKERRAK:
Marta Font, Gat, Gustavo Diaz de Sosa, Oier Iruretagoiena,
Arto artian, Larraitz Mendizuri, Natalia Barberia, Amalur
Gaztañaga, Jose Luis Rebordinos, Gure Txokoa elkartea,
KONTAKTUA:
ERTZ apdo 75 31780 BERA (Nafarroa)
www.ertza.net | info@ertza.net |
|
|
| |
| ERTZ - Berako Kultur batzordea - Berako
Udala
:::::::::: www.ertza.net :::::::: info@ertza.net :::::::::::
:::::::::: ERTZ 75pk 31780 BERA (Nafarroa) ::::::::::: |
|