1. Aintzintxeago, orratzen dantza Arezko zol idorra atzean utzi nahia. Argia, ogia, ura, zura, buruan bueltaka. Aintzintxeago hurbilduta irudi hotzak, okertuak. Arnasa sakon hartu, eskuak sakeleratu eta orratzen dantzak berean segitzen du. Bidean ura, begiekin ere itotzeko aukera, bihotza lasterka mantendu nahirik, aintzintxeagotik nabaritzen da zorionaren deia. 2. Izardun irudimena ilargi ttiki fina eta misteriozko aurpegiak 5/25-aren bisitaren zai. zenbat lasaitu ninduen gaixo mosu bakarra ez izateak. zenbat bizitu ninduen ile hark, zenbat beldurtu, hogeitagehigogarren bata izateak. etxera bidean, larri samar semaforo artean, pareak erdi jostetan. goizeko egunkarien ondoan, ilargia eskuinetara. ia 20:30ak baziren. zenbat poztuko nindukeen momentuan hitzik nuela usteko banu, erregalatzeko. 3. Sax Gizon batek ahantzita utzitako boligrafo batekin marrazkiak eginez, kontentu. Ez baita egunero hain urrundik ekarritako jostailu batekin funts guttiko esaldiak dantzan jartzeko aukerarik izaten. 4. Sping Tamainan bezain ttiki zen denboran ume baten ipurdiko azaleko galaxian. Ta eboluzionatu zuen, garatu zen. Ta zikindu zen. Ta kutsatu zen. Ta biztanleak hirukoiztu. Ta gehiago kutsatu. Haurrak gaur sumatu du. Ta zulatu du, ta zanpatu du. Ta ispiluaren aurrean... 5. Hitzez ulertu ezin dena omendu nahi nuke. Oraintxe! 6. HHHH! Nire tripak dira; zarata jasangaitza. Jo dut nire sabela eta orain nire oihuak dira zarata. Zarata gordina. Ta estali dut ahoa, ta orain taupadak dira. Nire begiek ez dute jasan nahi eta ihesi doaz. Ta begirik gabe ez naiz ni.