|
>ERTZek
aurkezten du:
ERTZ 08 . 9. Bertze Musiken
Jaialdia
2008ko irailaren 13tik 20ra
BERA (Nafarroa)
DONOSTIA (Gipuzkoa)
HAZPARNE (Lapurdi)
AMM (Eddie Prévost & John Tilbury)
CHARLES HAYWARD (ex-this heat, Massacre, Camberwell
Now...)
JEAN-LUC GUIONNET
ENNIO COMO VIOLETA (tanto monta monta tanto)
XEDH
STÉPHANE GARIN
BIZARRA
"0"
OIER ETXEBERRIA
GORA JAPON
KOURGANE
"SONAR CIUDADES" FILM
"SUBSONICS" FILM
Bederatzigarren urtez jarraian, bertze
musikek, sailkapenetatik ihes egin baino hauei garrantzirik
ematen ez dieten musika horiek, berezko lekua izanen
dute ERTZ jaialdian. Beti bezala belaunaldi, jatorri
eta izaera aski desberdineko artistak bilduz, aurtengo
egitarauari ezaugarri berezirik atera beharko bagenio,
honek, zalantzarik gabe, INPROBISAZIOA izan behar luke.
Inprobisazioa, ez soilik adierazpide estetiko edo artistiko
modura, baizik lan metodo baliagarri eta beharrezko
modura azpimarratzea da aurten jaialdia egiten dugunon
helburua. Gure ustetan inprobisatzea ez baita erabakirik
ez hartzeko irteera edo sahiesbide soila; sarrera oro,
estimulu oro, ideia oro onartzeko jarrera baizik. Hartara,
inprobisatzaile izan nahi dugu, eta inprobisatzen jarri
nahi ditugu bai gonbidatuak baita entzuleak ere.
AMM taldea adibidez hortan eredugarria da, 40 urte baino
gehiagoz biderik okertu gabe eta egindakoan sinistuz
aurrera egin duen musika egitasmo historikoa baita.
JEAN-LUC GUIONNET edo CHARLES HAYWARD, bata belaunaldi
gazte bezain insteresgarri bateko partaide eta bigarrena
30 urtez 70. hamarkadako punk musikaren filosofia eraldatzen
eta eguneratzen diharduen sortzaile nekaezina ere inprobisatzaileak
dira beraien modura. Guionnet-ek kontzertu aretoaren
ideia bera zalantzan jartzen du ez-ohiko espazioak erabiliz
(adi bere emanaldiari!) eta Hayward-ek berriz musika
taldearen ideia bera arriskuan jartzen du berak musika-tresna
guztiak joz.
Hauez gain, Bera eta Elgoibarko BIZARRA bikoteak edo
iparraldean sortutako 0 taldeak inprobisazioaren inguruan
ideia eta ikuspegi desberdin gehiago eskainiko dituzte.
Berritasun modura, ERTZ jaialdia, hasieratik kokaleku
izan duen BERA herrian egiteaz gain, hirugarren urtez
DONOSTIAko ARTELEKU arte garaikideko zentruan ospatuko
da eta lehen aldiz HAZPARNEko Ttattola gaztetxean, Eihartzea
kultur etxearen laguntzaren bidez.
Aunitzetan inprobisazioa helmuga jakinik gabeko bidea
dela entzun izan dugu, eta iritzi eztabaidagarri hori
egia edo gezurra den jakin gabe (bidaiaren mapa norberak
erabakitzen baitu), jaialdi hau antolatzen dugunontzat
zilegi zaigu leiv-motiv modura.
Helmuga non dagoen ez jakiteak ez baitu bidea baldintzatzen,
aberastu baizik.
+ INFO: www.arteleku.net/audiolab
>ERTZek
gomendatzen du:
ENTZUNGOR: Soinuak eta Gu
-- Erakusketa --
2008ko uztailaren 3tik abuztuaren 3ra
CEA, Casa de la Dehesa de Olarizu . Vitoria-Gasteiz
Ingurugiro gaietarako ikastegia
“Ikusi, ukitu, dastatu, usaindu, entzun…zentzumenen
bidez jasotzen eta sentitzen dugu gure ingurunea, eta
ingurune hori da gu garen bezala egiten gaituena ere.
Entzumenaz, soinuaz, soinu inguruneaz…arituko
gara hemen. Entzungor jarri diogu izena erakusketari,
eta hain zuzen, galdera egin beharko genioke geure buruari,
ez ote garen benetan entzungor; ez ote dugun benetan,
ikusi gabe begiratu esan ohi den moduan, aditu gabe
entzuten.”
Beste ekitaldiak:
uztailaren 3a osteguna 18,30
SONAR CIUDADES (Xabier Iriondo, 2007) filmearen
aurkezpena
uztailaren 31a osteguna, 18,30
GAIZKA SARASOLAren kontzertu ibilaldia
+ INFO: http://www.arteleku.net/4.1/blog/audiolab/?p=1847
>ERTZek
gomendatzen du:
GAIZKA SARASOLA & XABIER ERKIZIA: Ez naiz deusen
jabe
Gaizka Sarasola eta Xabier Erkiziak osatu bikotearen
bigarren diskak, “Ixuriak” (2004) lehen
lanak egin bezala, euskal soinu tradizionalak eta elementu
garaikideak nahasten ditu. Ia bere osotasunean espazio
irekietan grabatutako lehen diska harekin abiatutako
bidea jarraitzeko helburuarekin, bikotea
estudiotik aritu da konposizio lan aberats eta konplexuagoak
jorratuz. Diska bakoitza eskuz egindako zurezko kutxa
batean dator, kantuen hitzekin. Lan hau arto artian
banatzailearen bidez lortu daiteke.
DOWNLOAD
MP3
+ INFO: www.ertza.net/eusk/artistak/sarasola.html
>ERTZek
gomendatzen du:
BORROKAN: Hitzez ulertezina dena omendu nahi nuke.
Oraintxe!
Berako BORROKAN rock taldea bere lan berria aurkezten
ari da euskal herrian zehar. Adi egon beraz kontzertuen
datei. Bitartean gosea egiteko deskaragatu diska berriko
"Sping" kantua.
DOWNLOAD
MP3
+ INFO: www.ertza.net/eusk/artistak/borrokan.html
|
|
Agenda
2008/9/13-14,
BERA:
ERTZ08 jaialdia:
AMM, Charles Hayward, Xedh, Jean-Luc Guionnet,
Stéphane Garin, Ennio como violeta,
Sonar ciudades...
2008/9/15-18,
Arteleku, DONOSTIA-S.SEBASTIAN:
ERTZ08 jaialdia:
Jean-Luc Guionnet, Ensemble 0, Subsonics...
2008/9/20,
HAZPARNE:
ERTZ08 jaialdia:
Gora Japon, Kourgane, Oier Etxeberria...
|
|
|